LITERATURA

Hil ala beltz!

Baztanen nobela beltzaren inguruko hitzordu interesgarriak antolatzen dituen (H)Ilbeltza ekimena ez omen da aurten betiko moduan egingo.

Pandemia nazkagarriak sorturiko egoera honekin (H)ilbeltza ez da beste urteetan bezala egingo, eta hala erabaki dute antolatzaileek.
Honela adierazi dute bertako antolakuntzan aritzen direnek: “Ez dugu ilbeltzan deus antolatuko, baina kulturari eta literaturari beren tokia eman nahi dugulakoz, urtean barna zerbait egitea erabaki dugu. Oraindik ez dakigu zer, ez noiz, ezta nola ere, baina eginen dugu zerbait. Ez gara ilbeltzan elkartuko, ez aste batean, ez betiko moduan, baina (H)ilbeltzakideok bidea emanen dugu kulturak eta literaturak beren tokia izan dezaten, modu erosoan egiteko aukera izatearekin. Eta toki hori zurekin konpartitu nahi dugu. Urte osoa dugu hortarako!.
Hori komunikatu nahi izan dugu bideo honen bidez: HIL ala BELTZ. (H)ilbeltzakideok egin dugu aktore lana Jone Uriarte eta Oiher Urrutiaren kamararen aitzinean. Zerbait jakin bezain fite izanen duzue gure berri”.

Hil ala beltz! izango da aurtengo lema.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.