MUSIKA

Drumkopters taldeak agur esango du oholtzatik

Drumkopters talde zarauztarrak agur esango du, iaz estreinako lan homonimoa argitaratu ostean. Behin betiko agurra etorri baino lehen baina, hainbat kontzertu egingo dituela iragarri du taldeak.  Hirukoteak post-punk giroetatik edaten du, bestelako soinuei bizkarrik eman gabe.

Hirukoteak, hain zuzen, sei emanaldi egingo ditu gitarrak eta bateria alde batera utzi aurretik. Otsailaren 13an, Bilboko Sarean gunean izango da; 22an, Leitzako Torrea tabernan, eta 23an, Gernikako Trinkete Antitxokoa aretoan. Martxoan, halaber, beste hiru kontzertu emango ditu: 8an, Azkoitiko Matadeixen; 23an, Berako Katakun; eta, azkenik, 29an, Zarauzko Putzuzulon.

Drumkoptersen diskoak kritika onak jaso ditu, esaterako Berria egunkarian: “(…) Hemen ez da birtuosismoaren arrastorik, bai ordea hiru musikariren arteko txinparta, eta sute horretatik kantu itsaskorrak eta ederrak loratzen dira. Taldearen proposamenaren harira, punk heterodoxotik edaten duen talde feminista da Drumkopters, 1990eko riot grrrl mugimenduaren espiritua eta aldarrikapenak haizatzen dituena, Slitter Kenney edo Dischord zigiluko Slant 6 hirukoteen erara. Hartara, Nazkatuta gaude kantuan, kontzertuetan tradizionalki mutilek betetzen dituzten lehenengo lerroetan egoteko eskubidea aldarrikatzen du Zarauzko taldeak: «Konturatuko al gara inoiz, batzuek espazioa izateko, besteek atzera egin behar dutela». Susako editore eta musikazale amorratu Leire Lopezen laguntza izan dute testuak zorrozteko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button