MUSIKA

Ray Gelato musikariak irekiko du gaur Iruñeko “Jazz Kalean” jaialdia

Gaur hasiko da Ziudadelan 2016ko Jazz Kalean jaialdia Ray Gelato saxo-jotzaile britainiarraren kontzertuarekin, 20:00etatik aurrera. Gelato musikari handia da, eta jazz gainera, swing pieza ugari jotzen ditu. Jaialdiak ekainaren 27ra arte iraungo du.

Pamplonaescultura.es webgunean jasotzen denez, “Ray Gelato ospe handiko musikaria da Britainia Handian. Paul McCartneyk bere ezkontzan jotzeko aukeratu zuen, Brian Adamsek antolatutako festa batean ere jo zuen, eta Erreginaren aurrean jo izan du birritan”.

Aitarengandik jaso zuen Fran Sinatra eta Sammy Davis Jr abeslariekiko zaletasuna, 1950rko hamarkadako rock’n’roll zaharra ahaztu gabe. “Urteak pasa ahala Ray rock eta R&B klubetara joaten hasi zen; bertan Louis Jordan eta Louis Primaren soinuak ezagutu zituen, luzera bere musikarengan eragin gehien izan zuten mitoak”.

Ekainaren 27ra arte izango diren beste emanaldiak hauexek dira: Granujas a Todo Ritmo kaleko banda, Alde Zaharrean, bihar, eguerdian, eta Arima, Ziudadelan, iluntzean; Charlot Dixie Jazz Band, Alde Zaharrean, igandean, eguerdian; eta, amaitzeko, Nafarroako Ganbera Abesbatzako Jazzy Leap, Ziudadelan, datorren astelehenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button