Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) dokumentalen zikloa ondu du gaurtik ostegunera bitarte, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan, 20:00etatik aurrera. Emanaldiotan Gerra Zibilean parte hartu zuten Italiako tropa faxistek egindako dokumentalak pantailaratuko dira.
“lehen aldiz emango dira Bilbon Italia faxistako propaganda-aparatuak ekoitzitako eta, kasu gehienetan, identifikatu gabeko kamerariek egindako dokumentalak. Europako zenbait artxibo zehatz-mehatz arakatu ondoren aurkitu ahal izan dira. Zikloaren antolatzailea Centro di Studi sul Cinema Italiano (CSCI) da, Bilboko Udalarekin eta ZINEBIrekin batera”.
Gaurko egitaraua, gainera, askotarikoa izango da: Daniela Arocaren La Guerra Civil Española en la propaganda fascista. Noticiarios y documentales italianos (1936-1943) liburuaren aurkezpena; mahai-ingurua eta solasaldia; eta, azkenik, I legionari italiani in Catalogna (1939) filmaren estreinaldia.
Egitaraua ondoko proiekzioekin osatuko da: bihar, Le organizzazioni falangiste a Palma di Maiorca (1936);¡Arriba España! (1936); Sulla soglia di Madrid. La Dolorosa (1937); La liberazione di Malaga (1937); La liberazione di Bilbao (1937); Orfani spagnoli in Italia (1937); El fin del frente rojo cantábrico: la toma de Gijón (1937); La tierra del Cid (1938), eta, azkenik, La battaglia dell’Ebro 81938).
Asteazkenean, Volontari (1938); Los Novios de la Muerte. Il film dell’Aviazione Legionaria nel cielo della Spagna (1938); Cielo spagnolo (1938) eta ¡España una, grande, libre! Dalla barbarie rossa al trionfo della civiltà fascista (1939). Eta ostegunean, egitarauaren azken egunean, No pasarán! (1939).
