LITERATURA

“Bizkaidatz” sariketan parte hartzeko azken egunak

BizkaIdatz XIII. Literatura Sariak bizkaitarren talentua eta sormen literarioa bultzatu nahi ditu. Lehiaketa honetan, gaur egungo idazle batek hasitako kontakizun bati jarraipena ematen dioten literatura-kontakizunak aurkeztu ahal izango dira; beraz, hasiera horretara, haren pertsonaietara eta egoeretara egokitu behar dira kontakizunak.

Aurtengo deialdian, parte-hartzaileek kontakizun honen hasiera hartu beharko dute abiaburutzat: Alaine Agirre Garmendia idazlearen Zutunik eta makurtuta kontakizunaren hasiera. Mikel Santiago Garaikoetxea idazlearen Una sorpresa de ocho patas kontakizunaren hasiera izango da gazteleraz.

Hamasei urtetik gorakoek aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak. Euren lanak originalak izango dira eta argitaratu gabeak.

Parte hartzaileak Bizkaian jaioak izango dira, eta aurreko bi edizioetan, edozeinetan, lehen edo bigarren saria irabazi duten pertsonek saririk jaso ez zuten modalitatean bakarrik parte har dezakete aurtengo deialdian (euskaraz edo gaztelaniaz).

Betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button