BERTSOTAN

Txapelketak eta bestelako hitzorduak

Aurreko albisteetan komentatu dugunez, asteburuan hitzordu paregabeak izango ditugu bertsotan aritzeko.

Gaur berton, Bertso-derbia dago Bilbon. Jone Uria, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano, Oihana Bartra eta Andoni Egaña bilduko dira geroago izango den partiduaz aritzeko.

Biharko egunean, otsailak 23, Arabako Bertsolari Txapelketaren 2.finalaurrekoa jokatuko dute 18:00etan, Aramaioko Kultur Etxean, Manex Agirre, Paula Amilburu, Andere Arriolabengoa, Ander Solozabal, Zigor Enbeita eta Unai Mendibill bertsolariek.

Ermuako Antzokian, Katillukadak eta Gorlizeko Kultur Etxea Bertsolharitza umeentzako emanaldiak izango dira.

Eta Villabonako Erreka tabernan, bertso-saio musikatua izango da Uxue Alberdi, Aitzol Barandiaran, Jokin Labayen eta Alaia Martin bertsolariekin.

Igandean ere zertaz gozatu egongo da. Itsasuko Goxoki gaztetxean, Bertsopoly saioa egongo da.  Bertan, Aimar Karrika, Joanes Etxebarria, Xan Alkhat, Maindi Murua, Aitzol Barandiaran, Ortzi Idoate, Miren Artetxe, Maddi Sarasua eta Battit Crouspeyre bilduko dira.

“Elur malur ez diagu hire beldur,
etxean badiagu bertso eta egur”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button