MUSIKA

Herrien Batasuna Erandio Folk jaialdia

Asteburu honetan, ostiraletik igandera bitartean, Herrien Batasuna Erandio Folk jaialdia garatuko da. Makina bat talde interesgarri hurbilduko dira herri horretara.

Gaur, hilak 20, 22:30etik aurrera, Xabi Aburruzaga arituko da. Trikitilaria 2007an hasi zen diskogintzan, eta joan den urtean Aurrez Aurre (Baga-Biga) diskoan big-band izugarria muntatu zuen betiko laguntzaileekin lan hori ekoizteko.

Larunbatean goizez, Asturiasetik etorritako La Banda de Gaitas El Penedon de Castropol taldea arituko da. Egun horretan, gauez, Galiziatik etorritako Xabier Dias-Adulfeiras de Salitre taldeak kontzertua egingo du 22:30ean.

Maiatzaren 22an, Kittu taldea ere arituko da. Eta egunotan, horiez gain, Folk on Crest, Fenya Rai, eta Pantxoa Carrere musikarien kontzertuek osatuko dute jaialdiaren programazioa.

Hortaz, txistulariak, musika, dantza, folk, eta askoz gehiago asteburu honetan, Erandion.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button