BERTSOTAN

BBT, lehenengo saioen emaitzak

Iragan berri den asteburuan, Udabarriko Faseko lehenengo saioa izan zen Bilboko BBK Salan. Asier Legarreta,  Bikain Urkiri, Ekaitz Larrazabal,  Maddalen Ruesgas, Mikel Goiriena eta Peru Astigarraga  bildu ziren norgehiagoka. Guztien artean, Ekaitz Larrazabal Katxo izan zen onena, 160,5 punturekin.

Bigarren saioa, Derion jokatu zen. Derioko zitan, Aissa Intxausti, Enare Muniategi, Iñigo Kortazar, Koldo Gezuraga, Malen Amenabar eta Mikel Retolaza bildu ziren. Bertan, Malen Amenabarrek irabazi zuen Udabarriko Faseko bigarren saioa.

Asteburu honen ostean, hirugarren, laugarren eta bosgarren kanporaketak jokatuko dira hurrengo asteburuan Otxandion eta Ondarroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button