IKUS-ENTZUN

Euskadiko Filmategiaren “Lumière Emanaldiak” programa aste honetan ikusgai

Azken hilabeteetan, apirila eta ekaina bitartean, Euskadiko Filmategiak Lumière Emanaldiak programatu ditu, Donostia Zinemaldiarekin eta Lumière Institutuarekin batera.

Ziklo berriak Lumière Institutuaren lana goraipatu nahi du, 1982an sortua, Lumière anaiek zinematografoa sortu zuten leku berean, eta horretarako hainbat film pantailaratzen ari dira, hala nola, Bertrand Tavernier, Krzysztof Kieslowski, Sergio Leone, Wim Wenders, Ida Lupino eta Jean-Pierre Melville zinemagileen lanak.
Filmok Gasteizko Artium Museoan, Tabakaleran, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Iruñeko Golem Baiona zinemetan pantailaratzen dira, bai eta Donibane Lohitzuneko Le Sélect zinemetan ere.

Aste honetan film interesgarri horietariko bat pantailaratuko da aipaturiko hirietan: Julien Duvivier zuzendariaren La Belle Équipe. Lau langabetuk eta polizia atzetik duen espainiar errefuxiatu batek osatutako lagun-taldeak loteria irabazi dute, eta dantza-areto bat irekitzea erabakiko dute. Julien Duvivier handiaren film klasiko bat da hau, jatorrizko negatiboetatik zaharberritua izan dena.

Noiz eta non jakiteko: Euskadiko Filmategia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button