BESTELAKOAK

Hemengo kulturaren ekosistemaz hausnartzeko parada

Gaur, abenduak 15, Bilboko Karraskan elkartean, Euskadiko Sormen Esperientzien Sareak, Euskadiko Kultura Berrikuntza Ekosistema. Oraina eta Etorkizunak izeneko jardunaldia antolatu du. Jardunaldiaren helburua, “sormen laguntza politiken eta kultura eta sorkuntza praktika eta sareen arteko trukea sustatzea da, bai eta Euskadiko Kultur Berrikuntza ekosistemaren inguruko hausnarketa egitea eta sarea sortzea ere”.

Goizean zehar Euskadiko Sormen Esperientzien Sarea Elkarteak, kulturaren inguruan garatzen ari den lana aurkeztuko du. Zenbait erakunde publikotako arduradunek burutzen dituzten programa politika ezberdinak azalduko dituzte, eta tartean, Ane Rodriguezek, Tabakaleraren Zuzendari Kulturalak, bertako kultur proiektua azalduko du.

Arratsaldean kultura eta sormenaren inguruan lanean ari diren eragileek behar, nahi eta kezkak partekatuko dituzte.

Honen ostean, abenduaren 17an, Sormen eta kultur sektorera bideraturiko finantziazio eta salmenta sistema berrien tailerra garatuko da, Gasteizko Montehermoso Kulturgunean.

Informazio gehiago Karraskan elkartean eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button