ESZENA

“Antzerkigintza Berriak” programarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

Gasteizko Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak, seigarren urtez, Antzerkigintza Berriak programa jarri dute abian. Izena emateko epea martxoaren 31n amaituko da.

Ekimenaren helburua sortzen ari diren antzerkigileak eta beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema…) sormen eszenikoan menturatu nahi duten sortzaileak antzerkiaren ingurunera hurbilaraztea da. Era berean, sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortu nahi da, “antzerkigintzako materialak sortzeko harrobi bat eratzeko eta antzerki konpainientzako eta sormen eszenikoarentzako erreferente bat eraikitzeko.”
Era berean, ekimen horrek antzerki testu berrien sormena sustatu nahi du.

Deialdi honen xedea gehienez ere zortzi sortzaile hautatzea da, antzezlan bat gara dezaten arte eszenikoen profesionalen gidaritzapeko prozesu batean, zeina parte hartzen duten hiru antzokietan egindako laborategien bidez gauzatuko baita.

Hautaturiko pertsonek 3.300 euroko diru-laguntza bat izango dute.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button