Vida y Otras Dudas lanaren aurkezpen-ekitaldia 19:30ean egingo da, eta bertan egilea izango da. Berarekin batera, Pedro Ugarte eta Jorge Gimenez Bech, Alberdania argitaletxeko editorea eta itzultzailea izango dira, hurrenez hurren.
Vida y otras dudas saiakeran, Lertxundiren begiradak eta oroimenak bere literatur ibilbide luzera eramaten gaituzte. Mosaiko bateko tesela gisa egituraturiko testu laburren bitartez, egileak, idazteko lanbidearekin oso loturik dagoen bizitzeko lanbidearen balantze orokorra erakusten digu. Gogoeta, glosak eta umetako eta helduaroko oroimenak elkarrekin agertzen zaizkigu orrialdeetan, eta harmonia lasaiarekin, egilearen liburutegi intimoenetik ateratako aipamenekin.
Bilboko Udaleko Kultur eta Hezkuntza Sailak bidalita