Goi-mailako musikariz josita dator aurtengo 45. Heineken Jazzaldia, uztailaren 21etik 25era burutuko dena. Patti Smithez gain, The Divine Comedy, The Pains of Being Pure at Heart, The Very Best, Mayer Hawthorne, The Morning Benders, These New Puritans, Mari Boine, Terje Rypdal, Shibusa Shirazu Orchestra, George Benson, Archie Shepp, Dave Holland eta Pepe Habichela, Stanley Clarke eta Hiromi pianista japoniarra, Arturo Sandoval, Wadada Leo Smith, The Claudia Quintet, Christian Scott eta beste asko egongo dira lau haizetara doinu politak zabaltzen.
Aipaturiko artista bikain hauekin batera gospel, espiritual eta jazz standard kantuak interpretatuko dituen Jessye Norman opera kantaria eta Toquinho musikari brasildar itzela ere izango dira.
Beste aldetik tamaina handiko beste bi munstro datoz Donostiara: Kris Kristofferson eta Elvis Costello and the Sugarcanes. Ikusgarriak izango dira hauen proposamenak.
Ezusteko kontzertuak dira Heineken Jazzaldiaren berritasunetako bat. Haiei buruzko informazioa ekitaldia hasi baino ordu batzuk lehenago ezagutaraziko da Jaialdiaren Facebook y Twitterraren bidez.
Nobedadeen artean aipagarria da, halaber, Nauticool agertoki berria; bertan, DJ eta jazz taldeen doako emanaldiak izango dira.
Azkenik esan, aurtengo Donostiako Jazzaldia Saria Ron Carter jazz kontrabaxu jotzaile apartari egokitu zaiola.
Behar den guztia Jazzaldiaren webgunean duzue.
Heineken Jazzaldiak bidalita