IKUS-ENTZUN

Hego Koreako eta Jacques Rivette-n filmak, Bilbaoarten

Bilbaoarte zentroak bi ziklo antolatu ditu hil honetan: batetik, Hego Koreako zinemagintza garaikidearen ingurukoa, eta bestea, Jacques Rivette zinegileari buruzkoa, Art House Zinema programazioaren baitan.

Rivette zinegileari buruzko zikloa hil honen 5ean hazi zen, eta hurrengo emanaldia bihar, osteguna, izango da: Hurlevent (1985). Zinegile frantziarraren beste hiru film pantailaratuko dira: martxoaren 26an, La bande des quatre (1988); apirilaren 9an, La belle noiseuse (1991); eta amaitzeko, apirilaren 16an, Secret défense (1998).

Hego Koreako zikloaren harira, bost film programatu dira hil honetan. Hiru hauek laster pantailaratuko dira: 17an, Chihwaseon, Im Kwon-taek; 24an, The face reader, Han Jae-Rim; eta, amaitzeko, A Tale of Two Sisters, Kim Jee-woon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button