BESTELAKOAK

Hegaztien argazki erakusketa Zumaiako Alondegian

Geoparkean aurkitu daitezkeen hegaztien argazki erakusketa, Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu, zabalduko da gaur, hilak 12, eta 29ra bitartean egongo da ikusgai Zumaiako Alondegiko Oxford aretoan. Imanol Manterola eta Oliver Perez dira ikusgai dauden 40 argazkien egileak.

“Erakusketak geldialdi bat proposatzen digu, lasaitasun pixka bat hartu ingurura begiratzeko eta gertu dugun horretan arreta jartzeko. Pausaldi bat baino ez digu eskatzen: adarren artean, gure begien aurrean airea zeharkatzen duenari, basoa zein gure etxetik hurbil dagoen parkea kolorez betetzen duenari begiratzeko. Izan ere, argazkietako txoriak ez dira apartekoak, oso ohikoak dira gure inguruan, hortik dator izenburua: Zugandik hurbil dituzu, behatu baino ez duzu.”

Erakusketa Mutrikun izan da orain arte, eta Zumaian ikusgai egon ondoren, erakusketa Legazpira eramango da, eta gero, Zizurkilera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button