LITERATURA

Erein argitaletxearen azken lanak

Egun hauetan, Erein argitaletxeak hainbat lan kaleratuko ditu. Donostiako Udal Liburutegi sotoan egingo ditu aurkezpen guztiak, eta lehena bihar bertan izango da.
Bilboko Udalak literatura sormena piztearren antolatzen dituen hiru sarietako baten irabazlea aurkeztuko da bihar Donostian,12:00etan: Unai Baztarrika idazlearen Ezinbestean lana. Lan honekin irabazi zuen idazle beasaindarrak iazko  Blas de Otero poesia lehiaketa.

Egileak hala definitu du lan hau: “Ezinbestean idatzitako lerroak dituzu hauek, luzaroan gordeak nituen ideia harriztatuak, paperera eramanak. Erraietatik bertatik erauzitako poema sare itoa da. Idazteaz, idatzi ezinaz eta sorkuntza behartuaz hitz egiten dut liburu honetan. Barneko nahiz kanpoko hormez egindako gogoeta. Arraildutako pareta zaharrez, baina baita eraiki berri ditugun horma ikusezin horietaz ere. Inoiz irmo izan nituen sentipenen dekadentziari oihu egiten diot testu hauetan. Barnean lehertu zaizkidan trumoiei emandako hitzezko erantzuna da. Iraganaren ateak itxi eta garai berri baten aurrean ezinbestean idatzi ditudan poemak”.

Maiatzaren 22an, osteguna, 12:00etan, Iulen Madariagaren Egiari Zor lana aurkeztuko da, eta datorren asteko astelehenean, maiatzak 26, Jon Arretxeren Hutsaren Itzalak / Sombras de la Nada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button