IKUS-ENTZUN

“Mugimendua mugimenduaren inguruan”, zinema eta dantza erakustaldia

BilbaoArte Fundazioak dantza garaikideari egingo dio lekua Mugimendua mugimenduaren inguruan ikus-entzunezko IV. erakustaldiaren bitartez; zikloa BAD Bilbao jaialdiarekin eta Institut Français-ekin lankidetzan ondu dute.

“Dokumentalak, koreografiak eta bideo-sormenak batzen dituen zikloa da”. Egunero, 17:00etatik aurrera, urriaren 16etik 20ra eta 19:00etan, urriaren 23tik 24ra.

Gaur bertan, bost lan ikusi ahalko dira: 17:00etatik aurrera, Saburo Teshigawara, danser l’invisible (Elisabeth Coronel, 2005) dokumentala eta Uzès quintet (Catherine Maximoff, 2004) fikzio koreografikoa.

19:00etatik aurrera, berriz, hiru lan hauek pantailaratuko dira: L’homme qui danse (Rosita Boisseau & Valérie Urréa, 2005) dokumentala; Le corps silencieux (Emmanuel Vantillard, 2005) peoiektu esperimentala eta Entropie (Jérôme Thomas, 2002) fikzioa.

Informazio gehiagoa: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button