EMAKUMEA

“Hasieratik. Zinema feministaren historiak” zikloa Artium Museoan

Bihar bertan, zinema feministaren zikloko bosgarren saioa egingo da Artium Museoan Laura Mulveyren eta Mirentxu Loyarteren filmekin, 18:00etan. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eta Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren arteko lankidetzaren emaitza da zikloa.

Artium Museoak Hasieratik. Zinema feministaren historiak zikloaren bosgarren saioa eskainiko du bihar, Laura Mulvey eta Peter Wollenen Riddles of the Sphinx (Esfingearen enigmak) eta Mirentxu Loyarteren Euskal emakumeak pelikulen proiekzioarekin. Irati Gorostidi zinema zuzendariak egingo du saioaren aurkezpena.

Ziklo honek “ibilaldi bat egiten du zinemaren historian zehar, eta kanon ofizialetik kanpo egon arren, hasieratik eta hizkuntza zinematografikoaren garapenaren funtsezko une guztietan egon ziren emakumeei hitza ematen die”.

Riddles of the Sphinx 70eko hamarkadako zinema britainiarraren funtsezko lana izan zen. Laura Mulveyk eta Peter Wollen teorialari eta zinema zuzendariak egindako filma “emakumeen irudikapena zineman nolakoa den aztertu eta ikuslearen eta subjektu femeninoaren artean beste era bateko harreman bat eraikitzen saiatzen da”.
Saio honetako bigarren filma Mirentxu Loyarteren (Iruñea, 1938) Euskal emakumeak film laburra da. “Emakumeak 80ko hamarkadaren hasieran Euskal Herrian zuen egoera soziopolitikoa” aztertzen du Loyartek. Emanaldia euskarazko jatorrizko bertsioan izango da, gaztelaniazko azpitituluekin

Zikloaren azken bi saioak urtarrilaren 9an eta otsailaren 6an izango dira. Lizzie Borden zuzendariaren Born in Flames eta Cheryl Dunye zuzendariaren The Watermelon Woman filmak proiektatuko dira, hurrenez hurren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button