LITERATURA

Booktegi plataforman, Txillardegi eta Robert Louis Stevensonen testuak

Aste honetan, bi liburu eta bideo bat argitaratu dituzte Booktegi plataforman.

Batetik, Txillardegiren eleberri aitzindaria berriro plazaratu dute: Elsa Scheelen. Nobelaren moldaketa (Dorleta Urretabizkaiak egindakoa) Asier Hernandez, Klara Badiola, Joseba Urzelai, eta Fito Rodriguezek eskaini zuten, eta horren bideoa ere argitaratu dute.
Elsa Scheelen Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegik, idatzitako eleberria da. Lehen aldiz 1969an argitaratu zuen Lur argitaletxe sortu berriak.
Elsa Scheelenek 28 urte ditu nobela hastean, guraso sozialisten alaba, eta Monseko Jemappeseko (Belgika) langile auzoan jaioa. Zazpi urte zaharragoa eta aberatsa den Luc De Potter flandriarrarekin 1958ko udaberrian ezkondua: emakume ederra gionen begietara. Emakumeen artean errezeloa sortzen du. Bruselako Dieweg kaleko villa garesti batean bizi izan zen Lucekin ezkonberritan, baina Elsak haurrak nahi zituen —senarrak ez—, eta ginekologoak esan zionetik umerik ezingo zuela izan, handiegia bihurtu zitzaion etxea. Hala, etxe txikiago bat hartu zuten 1961eko otsailean, Moliere kalean. Hor bizi da Elsa, 1965eko urriaren 26an, nobela abiatzen denean; senarrak maitaleari idatzitako gutuna aurkitzen duenean.

Bestetik, Robert Louis Stevensonen Ahotsen uhartea ere plazaratu dute.

Booktegi plataforman dituzue eskuragarri aipaturiko testuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button