ESZENA

“Katapulta Tour Gipuzkoa 2021” zirkuituko emanaldiak

Gaur berton, Katapulta Tour Gipuzkoa 2021 zirkuituak bi emanaldi antolatu ditu Azpeitian: Nerea Garmendiaren Con Taras y A Lo Loco bakarrizketa, eta Tranpola taldearen Txilin Hotsak antzerki pieza.

Nerea Garmendiaren show horretan barrutik eta kanpotik biluztuko da. Bertan, manual bat emango du “gure tarak onartzeko eta umorez kontatuko du nola eraman bizitza normal bat gorraidea, epilepsia, bizkarrean zortzi puntapiza, berritsukeria bukaezin kronikoa eta whatsapp-eko audioekiko menpekotasuna duzunean”.

Tranpolaren Txilin Hotsak antzerki piezan arte eszenikoen arloan diharduten Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal aritzen dira. Nork bere bide profesionalari ekin zion duela lau bat urte. Anek ahozkotasunari heldu zion ipuin-kontalaritzan, eta Josunek, antzerkigintzari Bidean Metrokoadroka Kolektiboarekin topo egin eta Tranpola antzerki taldearekin batera pieza hori sortu dute.
Txilin Hotsak antzezlanaren sinopsia honakoa duzue: Yolanda bi potoekin abiatu da. Bideari ekin dio txilin hotsez lagunduta. Eta horiek dira, kristalezko poto horiek, besterik ez, doan horra eramango duen gauza bakarra. Usainez, zaporez eta kolorez betetako poto hutsak. Ipuin polit baten hasiera ematen du… baina gauzak ez dira hasten diren modukoak amaitzen diren moduak baizik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button