
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak Harrapazank programaren hamargarren edizioa abiatu du. Egitasmoaren xedea sinplea eta argia da: euskararen erabilera gazteen artean sustatu, esperientzia positibo eta parte hartzaileen bitartez gazteen motibazioan eragitea lortu, eta gazteen gustuko ekintza parte hartzaile eta erakargarriak eskaini.
Ekimenak, gazteen sormen gogoa eta abileziak bideratzeko, hainbat sail ditu. Hala, Harrapazank eszena egitasmoan 63 talde apuntatu dira, guztira 182 parte hartzailerekin. Antzerkia, dantza, musika, monologoak, txisteak, bertsoak, … ezagutzera emateko kastinak ere egongo dira. Martxoaren 28an eta 29an finalak izango dira.
Sortuzank tailerrean gazte interesatuen kopurua oso handia da. Aurten, iaz baino 4 tailer gehiago daude, guztira 12 eskainiko dira. Tailer batzuetako iazko arrakasta ikusirik, kasu batzuetan saio bat baino gehiago antolatu da (argazkilaritza, DJ, txalaparta, graffiti, smartphone eta bideo ekoizpena, cupcake eta abar).
Aurten gazteen gustu, eskaera zein merkatu joeretan oinarritutako egitaraua diseinatu da, eta Lonjazank nobedadea sortu da. Programa hau, 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa da, eta enkante moduko bat izango da, gazteek beraien lonjak jantzi dezaten.
Informazio zehatza eta ikusgarri eskuratu nahi baduzue Harrapazank webgunean sartu.