ESZENA

Haririk gabeko Pinotxo

Bihar, Hariekin lotu gabe Pinotxo, euskarazko musikala izango da Kursaalen, arratsaldeko 18:00etan hasita. Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatzak taularatuko duen musikal honetan, musika, dantza, antzerkia, magia eta ikus-entzunezkoak uztartzen dira.

Aitor Biainek zuzentzen duen Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzaren eskutik, Hariekin lotu gabe, Pinotxo euskarazko musikala eskainiko da, eta bertan Pinotxo, haur bihurtu nahi duen egurrezko txotxongiloari gertatutakoak biltzen ditu. “Benetako haur bihurtu nahi du Pinotxok baina, noski, baldintza batzuk bete beharko ditu horretarako; besteak beste: eskolara joan, joango al da? Iritsiko al da inoiz? Inoiz ikusiko al dugu Pinotxo hariekin lotu gabe?”

Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatza 2004ko urrian hasi zen bere bidea egiten, eta ibilbide sendoa egin du Euskal Herriko hainbat tokitan eta baita Euskal Herritik kanpo ere. Horra Mari!!, Alami, Jolasean edota Beltza ipuin musikalak taularatu ditu. 2008an, Munduari begiratzeko diskoa argitaratu zuen.

Familia giroan ikusteko lan bikaina!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button