ESZENA

“Lekuz Leku” dantza-jaialdia ekainaren 24an eta 25ean egingo da Bilbon

XII. Nazioarteko Dantza Jaialdia Paisaia Hiritarretan eta Bideo-dantza Erakusketa ekainaren 24an eta25ean egingo da Bilbon. Ekimenaren xedea honakoa da: “Dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle guztiengana hurreratzea, hiri guneetara koreografia-lanak eramanda”.

Abandoibarrako pasealekuan zehar, hamaika dantza-ikuskizun ikusteko parada izango da; pieza laburrak izango dira. “Hiriaren eta Dantzaren arteko topaketa osatzen du, hiriko ikusleen eta ekintza koreografikoaren artean”.

Jaialdiaren baitan ikusi ahalko diren ikuskizun batzuk hauexek dira: Matxalen Bilbao euskal dantzariak Fugas aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoaren inguruan; museoaren inguru berean, Sara Cano madrildarrak A palo seco redux antzeztuko du, eta Costa Ricako Gabriel Rodriguezek Sórdito erakutsiko du Aita Arrupe Igarobidera.

Dantza-ikuskizunez gainera, bestelako jarduerak ere izango dira; tartean, partaidetza-tailerra, “ikus-entzuleek Lindy Hop dantzatuko dute, Helena Golab-en eskutik”; bideo-emanaldiak pantailaratuko  dira La Fundicion aretoan, “Acieloabierto sareari lotutako jaialdietako bideoak”, eta WEREABLE, mugimenduaren teknologiari buruzko azterketa, “eraikitzen ari garen Europa mailako proiektu baterako”.

Informazio gehiago: lekuzleku.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button