MUSIKA

Big Boy taldeak Elgoibarren joko du

Big Boy bandak  Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan joko du, ostiralean, hilak 6, 23:00etatik aurrera.  Kontzertua Sinuöse kontzertuak elkarteak antolatu du.

Big Boy taldeak gitarra errepikakorrak eta haize instrumentuek nahasten ditu modu berezian, euskaraz abesturiko letra surrealistak ahaztu gabe. Zuzenekoetan, gainera, bideo irudiak ere erakusten dituzte. Ikus-entzunezkoen harira, oraintsu, taldeari buruzko dokumentala ere grabatu dute.

“Dokumentalaren ideia diskoa grabatzen ari ginela bururatu zitzaigun. Abestien letrek eta bideoek badute elkarren artean erlaziorik eta istorio ireki ezberdinak kontatzen dituzte. Gai horiek abiapuntutzat hartuz Big Boy taldearen istorioa (sorrera eta ibilbidea) kontatuko lukeen sasi-dokumental bat egitea bururatu zitzaigun”.

Taldea 2012an eratu zen, eta ondoko musikariek osatzen dute: “Big Boy taldea ondorengoek osatzen dute: Jon Gartxi, gitarra eta ahotsak;  Harkaitz Bastarrika gitarra eta baxu elektrikoa; Jose Luis Barredo klarinetea baxua, organo eta tronpeta; Iker Hazas bonbardinoa; Uhin Loiola bateria eta perkusioa; eta, azkenik, Iñigo Garcia tronboia eta ahotsak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button