ARTEA

Mexikoko iruditeria eta Steampunk subkultura

Braun Retrofuture artista gasteiztarrak erakusketa interesgarria paratu du abenduaren 26ra arte Gasteizko La Iguana tabernan: Pequeño museo del inframundo.

Bertan, Mexikoko herri-iruditeriaren eta Steampunk subkulturaren zantzuak erakusten dituzten eskulturak paratu ditu: buru-hezurrak, erlojuen metalezko mekanismoak, begi-globoak…, finean, heriotzaren inguruko sinbologia iluna.

Hala, Retrofuturek makina bat objektu erabiltzen ditu, besteak beste, oroigarri txikiak, artisau-tramankuluak eta oparitxoak, heriotzatik harago dauden eta herri-kulturako trasteak gurera ekartzeko.
Era berean, heriotzaren ikuspegi nostalgikoa, oroitarazlea eta erromantikoa lortzen du, brontzea, letoia eta beira erabiliz.

Recuerdos del inframundo-rekin hasitako balizko trilogia baten bigarren zatia omen da erakusketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button