BESTELAKOAK

Haizetara jaialdiaren VIII. edizioa aurkeztu da

Haizetara, erabat finkaturik dagoen fanfarreen, banden eta kaleko musikaren jaialdia ekainaren 21ean, 22an eta 23an ospatuko da Amorebieta-Etxanon. Talde horien guztien instrumentuetatik funka, 70eko musika, latindarra, Balkanetakoa, reggaea, jazza, perkusioa, heavy edo dixieland estiloko soinuak aterako dira datorren asteko asteburuan Zornotzako kaleak musikaz blaitu arte.

Kaleko Musikaren Nazioarteko Jaialdi honen VIII. edizio honetako taldeek 10.000 euroko saria irabaz dezakete; publikoaren sari berezia, 4.000 eurokoa, ere badago, eta instrumentu-jolerik onenarentzako saria ere bai, 1.000 eurokoa.

Aurtengo edizioan 13 naziotako 37 musika-taldek aurkeztu dute beren proposamena (batzuk Mexiko, Estatu Batuak, Herbehereak, Eslovenia eta Ingalaterratik). Proposamen horien guztien artean, VIII. edizio honetan lehiatuko diren 9 taldeak aukeratu dituzte antolatzaileek, eta horiexek alaituko dituzte kaleak.

Sugarri (Euskal Herria), El Puntillo Canalla (Espainia), Mo´ Better Band (Italia), Kar Ces Brass Band (Eslovenia), Les Bus Rouge (Frantzia), Acoustel Gang (Frantzia), Blaas Of Glory (Holanda), Les Busiciens (Belgika) eta Dixie Ticklers (Ingalaterra) izango dira aurtengo gonbidatuak.

Ordutegiak, ibilbideak eta bestelako kontuak hemen begiratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button