BERTSOTAN

Amets Arzallus onena Xilaba txapelketan

Hainbeste saioren ostean, finala jokatu zen joan den asteburuan, eta bertan, Amets Arzallus izan zen Xilabako garailea.

Bete zen osoki Baionako gela, ia 2000 pertsona, eta horien aurrean kantatu behar izan zuten sei bertsolariek: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta Maddi Sarasua.

Saio guztien amaieran, nagusi bat, Amets Arzallus. Atzetik, Odei Barroso, Sustrai Colina, Maddi Sarasua, Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua. Arzallus eta Colinak Euskal Herriko Txapelketa nagusian parte hartzeko txartelak dituzte baina, Odei Barroso, Maddi Sarasua eta Eneritz Zabaletak lortu dituzte besteak.

Emile Larre euskaltzain, apaiz, idazle eta Herria-ko ohorezko zuzendariak txapela jarri zion garaileari.  

Saioaren hasierako agurrak:



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button