BERTSOTAN

Hainbat saio txoko askotan

Bertsolariak eta beren zaleak hitzordu dezente izango dituzte asteburu honetan bertsoarekin gozatzeko. Ermuan, gaur berton, bertso-antzerkia izango da Ifreñu tabernan. Bertan Beñat Ugartetxea eta Arkaitz Estiballes arituko dira.

Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa aurrea doa. Uribe-Butroeko Bertsolari Txapelketan Asier Legarreta, Peru Vidal, Inazio Vidal, Beñat Vidal, Jone Larrinaga eta Malen Amenabar arituko dira.

Larraintzarren, Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa ere jokatuko da, eta txikien finala goizean izango da eta arratsaldean handien finala.

Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak ere beste saio bat izango du igandean Busturialdean, bertako Kafe Antzokia 17:30ean. Bertsolariak: Ander Elortegi, Xabier Enbeita, Gurutz Uruburu, Julen Erezuma, Iker Belaustegi eta Jon Arano.

Beste aldetik, bertso-poteoak, afariak, bazkariak, meriendak eta pintxo-bertsoak ere ez dira faltako. Gose bazara, hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button