BESTELAKOAK

“Naturaren Argazkilariak” erakusketa Bilboko Ondare Aretoan

Herenegun, Bizkaiko Foru Aldundiak, Naturaren Argazkilariak izeneko erakusketaren 2015eko edizioa aurkeztu zuen. Berton, Wildlife Photografer of the Year lehiaketa entzutetsuan saritutako argazki andana bildu dira. Erakusketa datorren apirilaren 18ra arte bisitatu ahal izango da.

Naturaren argazkilariak erakusketan, gure planetaren edertasuna erakusteko hainbat herrialdetako 67 artistaren 81 argazki biltzen dira. Argazki hauen helburua, gure planeta hau modu aktiboan babestea zer garrantzitsua den nabarmentzea da.

Sarituriko argazki hauekin batera, Urtzi Vera artista bizkaitarraren 11 argazkiko serie bat ere jarriko da ikusgai, Pagadi motza Gorbeian. Orozko, Bizkaia izenekoa. Vera artistaren sail horrek Alemaniako GDTk ematen duen Fritz Pölking saria entzutetsua jaso zuen 2014. urtean.

Aurrekoa edizioan egin zen bezala, Arratsalde bat argazkilari batekin saio bi (Carlos Villoch eta Urtzi Vera arituko dira), eta umeentzako Zure argazki kamara kartoizko kutxa batekin tailerra ere egingo dira, ekimen paralelo gisan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button