
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko Kortxeak & Krispetak programak gaur izango du segida. Ekimen honen bidez artista interesgarrien ibilbidea ikusi ahalko da filmetan eta gainera zuzeneko musikaz gozatu. Saioak Falerina lorategian izango dira.
Egunotan, ekainaren 27an eta 28an The Sweel Season eta Gimme Danger dokumentalak proiektatuko dira, hurrenez hurren, gaueko 22:00etan (filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira). Eta ekainaren 29an, 21:00etan, Nøgen taldearen kontzertuarekin itxiko da zikloa.
Lehen saioan, ekainaren 27an, The Sweel Season (Nick August-Perna, Chris Dapkins, eta Carlo Mirabella, 2011) dokumentala eskainiko da. Lan honek Once pelikularen protagonisten (Glen Hansard y Marketa Irglova) istorioan murgilduko gaitu: “amodioak eta ospeak sortu bozkarioari eta nahasmenduari egiten zaion begirada intimoa”.
Bigarren egunean, ekainaren 28an, Gimme Danger (Jim Jarmusch, 2016) dokumentala proiektatuko da. Filmak garai guztietako rock talde garrantzitsuenetako baten epopeia kontatzen du: The Stooges taldearena.
Nøgen talde donostiarrak itxiko du zikloa ekainaren 29an. Taldeak euskarazko eta ingelesezko doinuak nahasten ditu, eta ukelele, gitarra, baxu, bateria eta ahots ezberdinak gehitzen ditu.