ARTEA

Gure identitate kolektiboa hitz bakar batean

Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuan, irailaren 25tik azaroaren 13ra bitartean, Oscar Mariné artistaren erakusketa paratu dute.

Gala Fernandez adituaren arabera, artista horren obraren ugaritasunak museoko areto asko betetzeko, hainbat liburu idazteko eta hizketaldi batean hainbat orduz hitz egiteko aukera ematen du. Marinéren trazu asertiboaren ikusizko potentzia haren izaera berdingabearen eta benetan bizitako bizitza askoren ondorio da. Materia bikain baten destilatutako likorea da, eta oso gutxi daude materia horrekin eginak.
Mariné kultura bizia da, eta gure identitate kolektiboa hitz bakar batean edo aurpegi bat marraztuta itzultzen daki. Egiten duen guztia da inteligentziaren eta ideia onei inteligentziaren bidez jarraitzearen emaitza.

Zinemarako, musikarako, prentsarako, publizitaterako egin dituen lanak nahiz bere lan pertsonal eta artistikoak gure herrialdeko ikusizko unibertsoaren parte dira. Konposizio grafikoa, tipografia, ilustrazioa, pintura, argazkilaritza eta, azken finean, ikusizko lengoaia menderatzen ditu, eta gure mugak gainditu dituen kultura grafikoko ikonoak sortu ditu.
Oscar Mariné asko da; haren lanak bere kabuz hitz egiten du, eta horregatik, istant bat aski da maitemintzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu