ESZENA

Getxo Eszena antzerki erakustaldia urrian

Gaur hasita eta urriaren 22ra bitartean, Getxo Eszena ekimenak mota askotako ikuskizun eszenikoak erakutsiko ditu bertako Muxikebarri zentroan; antzerkia, dantza, zirkua, haurrentzako ikuskizunak, eta abar.

Gaur berton izango da lehen hitzordua Metrokoadrakoa Sormen Laborategiak sorturiko Zeozertan dabil baina ez dakit zertan piezarekin. Marina Suarezek eta Oier Guillanek zuzenduriko Zeozertan dabil baina ez dakit zertan familia eredu ez ohikoei buruzko sitcom poetikoa da. Oholtza gainean Edurne Azkarate, Maite Aizpurua eta Javier Barandiaran izango dira.
Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: “Gu familia bat gara?”. Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana.
Helburua honako hau da: jendeak gertukoa sentituko duen antzezlan bat egitea, edonork bere egin dezakeen gai batean oinarritua, era berean estetika aldetik esperimentatuz eta arriskuak hartuz.

Getxo Eszena ekimenean parte hartuko duten beste talde batzuk honako hauek dituzue: Osa + Mujika, Axut! eta Artedrama, Cía. Pepa Plana, edo Anita Maravillas.

Egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button