IKUS-ENTZUN

“Kitano: Yakuza onaren itzulera”

Bilbaoarte zentroak Takeshi Kitano zinegile japoniarraren inguruko zikloa ondu du gaurtik ostiralera bitarte: Kitano: Yakuza onaren itzulera. Guztira, lau film pantailaratuko dira; gaur, hain justu, Hanabi (1997) emango dute, 17:00etatik aurrera.

Hauxe kontatzen du Hanabi filmak, Bilboko arte-zentroaren arabera: “Nishi (Takeshi Kitano) polizia oldarkor eta kontrolaezina da, baina polizia-lana utzi egingo du, lankide bat gurpil-aulkian gelditu ondoren, ezbehar bat tarteko. Emazteak gaixotasun terminala dauka, eta ospitaleko gastuei aurre egiteko, Nishik iraganean borrokatzen duen mafia japoniarrarengan jo beharko du mailegu eske”.

Zikloa film hauekin osatuko da: bihar, Kikujirô no natsu (1999); etzi, Outrage (2010); eta, amaitzeko, ostegun eta ostiralean, Outrage 2 (2012).

Mozorro hieratikoa duen diziplina anitzeko sortzailea da Takeshi Kitano, Errenazimenduko artista ematen du: aktore, zinegile, nobelagile eta pintore, besteak beste. Kitano intelektual ezaguna da Japonian. Bere zine-ibilbidean genero guztiak landu ditu, baina yakuza kutsuko indarkeria islatzen dutenak dira, agian, ezagunenak, bai eta prestigiotsuenak ere.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button