MUSIKA

Cabezafuegok “Somos droga” aurkeztuko du Elgoibarren

Azaroaren 3ean, Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan Iñigo Cabezafuego musikari ipurterreak joko du. Nafarrak Somos droga izenburuko disko-komikia aurkeztuko du, 23:00etatik aurrera; emanaldia Sinüose elkarteak ondu du.

Iñigo Cabezafuego aski ezaguna da musikazaleen artean, gure inguruan dagoen musikari emankorrenetatikoa baita: Mermaid, Half Foot Outside, Jugos Lixiviados, Basque Country Pharaons, Atom Rhumba (lan berria prestatzen ari dira), Royal Canal, Bizardunak… 2015ean, bakarkako bidea egiteari ekin zion Camina Conmigo (Folc Records / Happy Place) lana tarteko. Disko horren bidez, bere burmuinean bor-bor dauden ideiak erakutsi zituen, fintasunez, askotariko eraginak eta hitz zorrotzak uztartuz.

Bakarkako bigarren urrats hau baina, beste galaxia batekoa da. Cabezafuegok egundoko ahalegina egin baitu bere kosmos koloretsu eta pertsonala estudioak eskaintzen dizkion makina bat baliabideren laguntzaz gauzatzeko; grabazioan parte hartu duten bitarteko humanoak ere azpimarratzekoak dira: Los Hermanos Cubero, Aries, Rober! (Atom Rhumba), Cristina (El Columpio Asesino), Kelley Stoltz, Rich Millman eta Andy Duvall (Zen Guerrilla), Dan Wilson (The Cubical)…

Diskoaren diseinu izugarria Olaf Ladoussek egin du, eta komikia ere badakar, Mauro Entrialgo, Victor Coyote edo Paco Alcazar artisten marrazki eta testuekin apaindua, besteak beste.

Informazio gehiago: soycabezafuego.bandcamp.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button