ARTEA

Graffitiari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Hika Ateneoan

Azaroaren 19an, Nacho Magro eta Consonnik graffitiaren inguruko marko teorikoa jorratuko dute Grito v. Símbolo / Visceral v. Político izenburupean. Jardunaldia 19:00etan hasiko da.

Hilaren 27ko jardunaldia, berriz, 18:00etan hasiko da eta 21:30ra arte iraungo du, eta hiru ataletan banatuta egongo da. Hala, lehenengo ordubetean, Francesc Muñoz Geografian doktorea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko iraskasleak Desde una mirada sobre el espacio público y su banalización hitzaldia eskainiko du.

Halaber, 19:10etatik 20:15etara, hainbat aurkezpen txiki izango dira, Angelo Milano, Remedios Vicent, Pablo España eta Mischa Caníbal-en eskutik. Lau praktika zehatzen ikuspuntu eta esperientzia ezberdinetatik abiatuz, hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola, hiriko estilo eta artearen kapitalizazioa eta merkantilizazioa; espazio publikoaren erabilpena instituzio publikoen aldetik; gai sozialaren erabilpena artearen ikuspegitik, edo graffitiaren jatorri eta garapena.

Azkenik, 20:15etatik 21:30era bitartean, eztabaida irekia egingo dute. Bertan, hizlari guztiek parte hartuko dute, eta Nacho Magrok moderatzaile lanak egingo ditu.

Consonnik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button