BESTELAKOAK

Gradu amaierako lanetarako saria

Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUko Mikel Laboa Katedrak 2018-2019 edota 2019-2020 ikasturtean aurkeztutako gradu amaierako lanetarako saria antolatu dute aurten ere. Bi erakundeok, elkarlanean, hainbat ikerketa sustatzen dituzte ikerketa kontratuen eta proiektu sarien deialdien bidez. Urriaren 16ra arte izango da Gradu Amaierako Lanentzako (GRAL) sarira aurkezteko aukera

Ohi bezala, deialdiak “euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa bultzatu nahi du eta antzerkigintza, kantagintza, bertsolaritza, kontalaritza, bikoizketa edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat ikertzen duten lanak hartuko dira aintzat”.

Lanek 2018-2019 edota 2019-2020 ikasturtean defendatutakoak, aurkeztutakoak, behar dute izan. Ikerlan saridunak 500 euro eskuratuko ditu, eta azaroaren 26an izango da sari banaketa, Mintzolak eta Laboa Katedrak ahozkotasunaren inguruan egin diren eta egiten ari diren ikerketak ezagutzeko antolatu ohi duen saioan.

“Ikertzaile gaztea edo hasiberriaren urratsak garrantzizkoak dira; hori aitortzea, eta unibertsitateko edozein jakintza-alorretatik abiatuta antzerkigintza, kantagintza, bertsolaritza, kontalaritza, bikoizketa edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat ikergai gisa aukeratu izana aintzat hartzea da deialdi honen helburua. Lehenengo urratsen garrantziaz oharturik, hain justu, deialdi honetan gradu amaierako lanen kalitatea ebaluatu eta sarituko da”.

Hemen duzue deialdiaren gaineko informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button