ESZENA

Grabitatearen legeari desafio

Zirkua Kultur Leioan, Frantziatik datorren Blizzard concept taldeak Opéra Pour Séche-Cheveux izeneko obra ikusgarria egingo du bihar, 20:30ean.

Blizzard concept taldeak zirku bat eramango du, karparik eta animaliarik gabe. Grabitatearen legeari desafio egiten dioten malabareak egingo ditu itxuraz hutsalak diren gauzekin, ikusle guztiak aho bete hortz utziz.
Toulouseko Lido Zirkua Eskola entzutetsuan bi malabarista, mago eta clown bikainek (Antoine Terrieux eta Julien Mandier) osatu zuten taldea, eta mundu erditik ibili ostean, lehenengo aldiz Euskal Herrira datoz.
“Zirkuaren zerbitzuan jartzeko, zientzia-lege guztiak birsortzen diren mundu batean sartzeko gonbidapena bat. Denok daukagu bainugelan ile-lehorgailu bat… eta beharbada ping-pong pilota bat ere bai”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button