BERTSOTAN

Arabako bertso saioen agenda

Arabako Bertsozale Elkarteak asteon izango diren saioen berri eman du. Hala, maiatzaren 4an, Langraitzen Añanako ikastetxetako topaketa izango da 11:25ean Kultur Etxean.

Maiatzaren 8an, larunbata, Aramaion Arabako Bertso-eskolek 11 opari saioa egingo da Sastiña aurrean, 13:30ean: Xabi Igoa, Paula Amilburu, Peru Abarrategi, eta Manex Agirre bertsolariak arituko dira; Andere Arriolabengoa, berriz, gai-jartzaile lanetan izango da.

Larunbat horretan beste bi saio izango dira: Izarran bertso-poteoa izango da 20:00etan Frontoi tabernatik hasita: Aitor Mendiluze, Igor Elortza eta Zigor Enbeita arituko dira bertsotan.

Larunbatean, halaber, Otazan (Ozaeta ondoan) musika eta bertsolaritza batzen dituen Bertso-tabern saio berezia izango da 20:30ean, Alboka Egunaren harira: Ander Solozabal eta Jagoba Apaolaza bertsolariak, eta Jere (akordeoia), Mikel Irusta (saxoa), Jorge Lauzurika (gitarra) eta Gorka Etxebarria (bateria) musikariak.

Azkenik, maiatzaren 9an, igandea, Zalduondon Bertso-ronda izango da Izar Mendiguren eta Iñaki Viñaspre bertsolarien partaidetzarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button