IKUS-ENTZUN

“Zinema Arkitektura” zikloa, Iruñean

Arkitektura eta zinema eskutik helduta ikusten da maiz Iruñean. Oraingoa zazpigarren zikloa da diziplina horretara dedikatzen dena. Hil osoan zehar, asteazkenero, dokumental bat pantailaratuko da, guztiak interes handikoak.

Bihar bertan, Erich Mendelsohn-i buruzkoa den Duki Dror zuzendariaren Incessant Visions (2012) dokumentala emango da. Bertan, “arkitekto espresionista judu-alemanaren bizimodu gorabeheratsua eta obra hunkigarria ezagutu ahal izango dira; arkitektoak nazien jazarpenetik ihes egin behar izan zuen 1933. urtean, soilik arkatza eta ospea hartuta”.

Datorren asteko saioan, Haus Tugendhat (2013) filma ikusiko da. Mies van der Rohe etxe ospetsuaren historia deskribatzen da; “familiaren eta ondorengoen bizimoduak, etxearen abandonatzea eta ondorengo berreraikuntza”.

Azkenik, maiatzaren 18a, The Rise and Fall of Penn Station lana pantailaratuko da eta maiatzaren 25a, asteazkena, El arquitecto de Nueva York. Saio guztiak 20:00etan izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button