BESTELAKOAK

EIZIEk itzultzaileen aldeko aldarria bota du

Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren harira, lanbidearen aldeko agerpena egin du EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak, gaur bertan, Donostian.

Hala, Mikel Garmendia EIZIEren lehendakariak euskal itzulpengintzak azken aldian egin dituen aurrerapenak eta bizi dituen kezka eta erronkak azaldu ditu. “(…) 28 urte betetzera goaz. Adinez nagusi ez ezik, eskarmentudun ere bagara honezkero eta, hori hala izanik, indarberriturik aldarrikatu nahi dugu gaur, irailaren 30 honetan, itzulpenaren garrantzia.Itzulpenaren garrantzia diogu, bete-betean uste dugulako kulturan aurrera egiteko, kultura garatzeko, jakintzan eta komunikazioan aurrera egiteko ezinbestekoa dela itzulpenaren alorrari zor zaion arreta eta baliabideak ematea. Nekez egingo baitu aurrera inork gaur egungo munduan itzulpenari behar adinako garrantzia eman gabe”.

Horrekin batera, EIZIEk Senez itzulpen-aldizkariaren 46. zenbakia aurkeztu du, Karlos del Olmo argitalpenaren zuzendariaren eskutik: “(…) Aldatu egiten dira itzulgaiak eta ikertzaileen jomugak, eta, horiekin batera, profesionalon beharrizan eta lanabesak. “Aldatzen da mundua”, eta aldatzen itzulpengintza: biak gero eta digitalagoak dira, gero eta ezin ukituzkoagoak –itzultzaileak nonahi izan dezake lantokia, eta testu itzulia ia paratzeaz batera ikus dezake hartzaileak, nonahi, zeingura tresnez–. Eta zuzenketa, interpretazioa eta

itzulpengintza “momia” ez direnez gero, galdera eta erantzunekin batera aldatzen dira”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button