BESTELAKOAK

Herri Kirol eta Euskal Folkloreko makina bat ekitaldi, Bilboko Aste Nagusian

Laster barru izango dira Euskal herriko hiri nagusietako jaiak. Bilboko Aste Nagusirako programazioa ere jakinarazi dute dagoeneko.

Ohi bezala,  giro ezin hobean, Bilbainadek, euskal dantzek, bertsolariek, erraldoi eta buruhandiek, eta herri-kirol erakusketek Bilboko jai astea markatuko dute.
Dantzei dagokienez,  abuztuaren 23an euskal dantzen topaketa bat antolatu da eta horra, bilbotarrak jantzi tradizionalez apainduta joango dira Larrain dantza egitera. Horretaz gain, aurten ere, abuztuaren 21etik 28ra bitartean arratsaldeko 19:00etan, Plaza Barrian dantza talde asko bilduko dira. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren gidaritzapean, talde hauek parte hartuko dute: Zerutxu (Markina), Goi-Alde (Erandio), Salbatzaile (Castaños), Alkartasuna (Bermeo), Urdaibai (Forua), Mikel Deuna (Iurreta) eta Beti Jai Alai (Basurto). 

Bertsolaritza ere presente egongo da eta goi-mailako 28 bertsolarien inprobisazioez gozatu ahal izango du ikusleak. Aurten ere, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña edo Beñat Gaztelumendi izango dira bertan. Bertsolarien ekitaldiak Santiago Plazan izango dira egunero, eguerdiko 13:00ean, asteazkenean 24an izan ezik, 14:00etara atzeratuz, bertso-bazkaria dela eta. 

Txistularien Alardearen barruan oso gonbidatu berezia egongo da  Plaza Barrian, abuztuaren 28an, eguerdiko 13:00etan: Gatibu taldea.

Erraldoi eta buruhandiak, pilota-txapelketak, aizkolariak, harri-jasotzaileak eta abar ikusteko abagunea ere egongo da, eta gauean kontzertu piloa. Bilboko Udalak Ainhoa Artetaren emanaldia BOS-ekin, Urko Bilboko Udal Bandarekin, Paula Rojo Europa Parkean eta Eyes of Providence, Victor Magán eta Urban Kaoshy–Megastar DJ-en kontzertuak agertoki desberdinetan konfirmatu ditu.

Ondo pasa jaietan!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button