IKUS-ENTZUN

FAS Zineklubak “Samsara” filma pantailaratuko du gaur

Gaur, Bilboko FAS Zineklubak Lois Patiñok zuzenduriko Samsara filma pantailaratuko du Indautxu Aretoan, 19:45ean. Lois Patiñok eta Garbiñe Ortegak egindako gidoiarekin eta Xabier Erkiziaren musikarekin, Samsara sentsibilitatez beteriko filma da.

“Luang Prabangeko (Laos) tenplu budistetan dozenaka nerabe bizi dira. Haietako batek testu bat (Bardo Thödol) irakurtzen dio emakume zahar bati, beste aldean gida gisa erabili behar duena. Andre zaharra hil egiten da eta bere izpirituari lagunduko diogu bere zentzumenezko bidaian, Tanzaniako kostaldeko herri bateko antxume batean gorpuztu arte.”

Samsara emozionatuko zaituen dokumentala da. Heriotzaz eta bizitzaz hitz egiten du, eta elkarren artean gurutzatzen direnak eta betiereko jarioan konpontzen direnak ere bertan daude. Erritmo geldo eta beroa, irudi ederren bidez lasaitasunean biltzen zaituen lana da. Monje jantzi-gorrizkak, ura beti jauzika, nerabeak emakume zaharrari egindako irakurketa hunkigarria, Zambiako emakumeak xaboiak egiteko algak biltzen,… dena irudi erakargarriz osaturik, lasaitasunez bernizaturik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button