MUSIKA

“Big Band Festival” jaialdia larunbatean, Gasteizen

Gasteizko kultura agendan ezaugarri propioak dituen Big Band Festival jaialdiaren XVI. edizioa ospatuko da datorren larunbatean, ekainaren 1ean. Egitarauaren berri eman dute Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak eta Gasteiz Big Band taldeak.

Hala, larunbatean, eguerdiko 12:00etan hasiko den jaialdia, Ghost Number & his Tipsy Gypsies taldeak zabalduko du. 13:30ean, Big Band Berri taldearen txanda izango da eta arratsalde-gaueko kontzertuak Gasteiz Big Band (20:00etan) eta Dani Nel.lo y los saxofonistas salvajes (22:00etan) taldeen eskutik etorriko dira.

Big Band Festival jaialdia, antolatzaileen esanetan, “irisgarria eta parte-hartzailea da, eta gure hiriko kultura giroan sendotuta dago”. Gainera, jazzarekin lotura duten musiken udako denboraldiari ematen dio hasiera.

“Antolatutako proposamen artistikoak eta partaidetza aktiboa direla kausa, arrakastaz konektatzen du era guztietako publikoarekin, haur, gazte zein heldu izan”.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button