Nontzeberri

Argazki lehiaketa antolatu dute Leioan

Nahi duten guztiek parte har dezakete argazki-lehiaketa honetan, betiere, ezarritako modalitateen barruan, hots, zuri-beltza, kolorea eta Iphoneografiak edo mugikorrarekin.

Gaia edozein izan daiteke, baina lanek originalak, saritu eta argitaratu gabeak izan behar dute. Argazkiak derrigorrez aurkeztu beharko dira gehienez 1,7 mm-ko lodierako passpartout baten gainean, 30 x 40 cm-ko neurri estandarrean.

Parte hartzailearen datuak (izena eta abizenak, helbidea, jaiotze-data, posta-elektronikoa eta telefonoa) bidaliko dira lanekin batera helbide honetara: Kultur Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4., 48940 Leioa (Bizkaia).

Lanak aurkezteko epea 2012ko urriaren 19an amaituko da.

Oinarri osoak kontsultatzeko hemen begiratu.

Exit mobile version