LITERATURA

Bikoiztu egin da Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarietako partaidetza

Gaur bertan egin da, Bilbon, 2016ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak emateko ekitaldia; 2015eko edizioarekin alderatuta partaidetza bikoiztu egin da. Horretaz gainera, epaimahaiak lanen “kalitatea eta tonu berritzailea” azpimarratu du. 1991 urteaz geroztik, Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak ondu ohi dituzten sarion helburua idazle gazteen lanak  zabaltzea da.

Sarituen harira, A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila), Lohizune Telletxea, narrazioan, eta Izar Arronategi, poesian, izan dira sarituak; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak), Peru Amorrortu eta Lide Mikele gailendu dira.

Euskaltzaindiaren arabera, “beste behin, epaileek lanen kalitatea azpimarratu dute, baina, horrez gain, idazle gazteek berritzaile izateko duten gogoa ere nabarmendu dute. Gainera, 2016an bikoiztu egin da partaidetza. 2015ean 88 ikasle baziren, 2016an 175 lagunek parte hartu dute literatur lehiaketa ospetsuan”

Informazio gehiago: euskaltzaindia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button