BESTELAKOAK

Gorputz fisikoa eta gorputz poetikoaren arteko harremanaz

Kaleka, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiarekin kolaborazioan, uztailaren 12 eta 13an,  LISPA-ko fundatzaile eta zuzendaria den Thomas Prattkik Gorputz poetikoa izeneko tailerra gidatuko du. Antzerki fisikoaren ikerketan interesatuak dauden profesional eta ikasleei zuzenduta dago ekimena.

Bi eguneko tailer honek sorrera-prozesuetan dauden gakoak aztertu nahi ditu, embodiment-aren ideian oinarriturik. Maskara neutroaren erabileraren bidez, eta LISPA-ko filosofia pedagogikotik abiaturik, parte-hartzaileak “gorputz-emozio, bizitza-artea eta gorputz fisikoa eta gorputz poetikoaren arteko harremanak lantzera gonbidatuko dira. Horretaz gain, garatutako lanak sorrera-prozesuetako funtsezko dinamiken ezaguera handiagoa lortzeko, bere funtzioa antzezlan-eraikuntzetarako eta sorkuntza dramatikoren bere aplikaziorako balio izango du.”

LISPA, bere sorreratik 2003an, sorkuntza antzerkiaren eta performance-ren formakuntza eta ikerketa artistikoaren eremuan nazioarteko elkargune ospetsu bihurtu da. 50 herrialdetako ikasleek LISPA-ko programa ezberdinak osatu dituzte. Jacques Lecoq-en pedagogiako printzipioak, programa pedagogiko, idazmen, performance, interpretazio eszeniko, dantza, koreografia edota zuzendaritzarako profesionalentzat zuzenduta daude.

2016tik aurrera, LISPAko programa tokiz aldatuko dute Londresetik Berlinera eramanez, ikasleei hiri batean bizi eta ikasteko esperientzia eskainiz.

Eskolako pedagogiaren informazio gehiago jasotzeko, bisitatu www.lispa.co.uk

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button