MUSIKA

Gorka Suaiak bere ibilbidea jasoko duen bilduma argitaratuko du

Gorka Suaia (Vitoria-Gasteiz, 1982) hip hop musikariak Piztu! Mixtape izenburuko bilduma plazaratuko du azaroaren 15ean, Taupaka elkartearen bitartez. Diskoak 22 doinu biltzen ditu: ordubete inguru, sanpleekin josia eta zuzeneko saio gisa jasoa, Kimo Soundz disko jartzailearen laguntzaz.

Diskoan, gainera, Euskal Herriko hip hop eszenako hainbat lagunek parte hartu dute, tartean, Juantxo Arakama (Glaukoma) eta Endika Lahaine (121 Krew). Aipatu denez, diskoa azaroan kaleratuko da, baina dagoeneko Be Careful kantua entzungai dago. Diskoa Laga estudioan grabatu du Suaiak, Ibon Larruzea nahasketaz eta masterizazioaz arduratu da, Euridia estudioan. Diseinua Lubaki Grafix-ek egin du.

Suaiak hip hop erritmoei lotutako bestelako estiloak ere jorratu ditu diskoan: raggamuffin, dubstep eta dancehall, besteak beste. Taupakaren arabera, “Raggamuffin estiloan gero eta erosoago mugitzen da Gorka Suaia, Glaukoma taldeko Juantxo Arakamaren partaidetzarekin egindako Itota singleak erakusten duen moduan. Beste sonoritate batzuetara moldatzeko erraztasuna ere ikus dezakegu lan honetan. Horren adierazle da Endika Lahaine lagun eta proiektu desberdinetako kidearekin egindako Autosuntsiketa dubstep apokaliptikoak, Nizuri Tazuneri taldearekin batera egindako “.

Grabazioan bildutako kantuen hitzek, bestalde, oso politikoak dira eta espiritu borrokalaria barreiatzen dute. “Zalantzarik gabe, kontzientziak pizteko asmoa duen lana da hau. Itzartu eta gizarte honen norabidearen inguruan hausnartzera animatzen gaituena, erreboltak pizteko, dantza subertsiboan ari garen bitartean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.