BESTELAKOAK

Euskarabila Elkarteak bi hitzordu interesgarri atondu ditu datozen asteetarako

Datorren astean ekingo diote programazio honi Basaurin. Martxoaren 9an, Axel Luzarraga izango da gonbidatua bere liburuaren gainean berba egiteko. Holakoak errez entzungo ditugu: “Egunen batean, argi dago, gizarte neoliberala kolapsora iritsiko dela. Gizartearen eta ekonomiaren kolapsora. Orduan baino ez dira kontzientziak berriro piztuko gure gizarte aberats, ustel eta berekoi honetan. Hondoa jo beharko dugu jendeak elkartasun zintzoa eta benetako askatasun nahia berreskura ditzan”.

Hurrengo hitzordua martxoaren 16an izango da. Herioa eta dontzeila (Ariel Dorfman) lanaren irakurraldia egingo da. Txileko diktadura garaian idatzi zuen Arien Dorfmanek Herioa eta dontzeila.
Obraren muina, hiru ekitalditan garatzen da, eta honako hau kontatzen du: diktadura militarraren garaian torturatua izan zen emakume batek ezustean egingo du topo bere torturatzailearekin. Dena hondatzen du torturak, baita bizitzako gauzarik ederrenak ere…
46 hizkuntzatara itzuli eta Roman Polanskik pantailara eraman zuen. Herioa eta dontzeila obra entzutetsua Fito Rodriguezek euskaratu du. Memoria, tortura eta genero indarkeria gaiak lantzen dituen lan honen irakurketa dramatizatua eskainiko dute emanalditan Ramon Agirre, Itziar Ituño eta Asier Sota aktoreek.

Euskarabilak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button