BESTELAKOAK

Gonzalo Tejada jazz musikariak ikastaroa emango du Bilbon

Gonzalo Tejada (Donostia, 1960) jazz konpositorea eta baxu jotzaileak idazketa musikalari buruzko tailerra zuzenduko du Bilboko Teatro Campos Eliseosen. Hamabi orduko prestakuntza saioa izango da eta otsailaren 18an eta 25ean eta martxoaren 2an eta 9an egingo da, goizetan.

Gonzalo Tejadak baxu elektrikoa eta kontrabaxua jotzen ditu. Psikologian lizentziaduna da eta bertoko zein kanpoko makina bat musikarirekin ibilia da, eta hiru disko argitaratu ditu: Ziklo 1 (1994); En tránsito (2000); eta Encore (2005). Horretaz gain, hainbat jazz partitura idatzi ditu.

Musikene zentroan klaseak ematen ditu, eta zentro horretako Jazz Saileko zuzendaria izan zen hiru urtez. Jazz musikaren inguruko hiru liburu ere idatzi ditu, Charlie Parker, lenguaje y técnicas de improvisación; Técnica avanzada para el contrabajo de jazz solista; eta Keep Walking.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button