MUSIKA

The Vibrators eta The Adicts punk taldeek gurean joko dute

Punk rock doinu klasikoak maite dituzten zaleek pozik behar dute egon. Izan ere, asteon, 70eko hamarkadan Ingalaterran izandako punk eztandaren bi ordezkarik joko dute gurean: The Vibrators maiatzaren 9an, osteguna, Donostiako Le Bukowski klubean, eta The Adicts, maiatzaren 10ean, ostirala, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

The Vibrators talde oso ezaguna izan zen 1977tik 1981era bitarte, batez ere Bretainia Handian, New York hirian eta Australian. Rock-and-roll azkarra eta zikina jotzen zuen hirukoteak, eta 1976an egin zuen estreinako kontzertua 100 Club Punk Festival jaialdi mitikoan The Damned, Sex Pistols, The Clash eta  Siouxsie & The Banshees punk aitzindariekin batera. Pure Mania estreinako diskoa, punk grabazio onenen zerrendetako goi postuetan egoten da beti. Bere kantu ezagunen artean, London girls, Pogo Dancing, Yeah Yeah Yeah, We vibrate eta Automatic lover daude.




The Adicts, berriz, Ingalaterrako bigarren belaunaldiko punk taldeen ordezkaria da. 80ko hamarkadaren hasieran lortu zuten arrakastarik handiena. Clockwork Orange filmaren estetika berea egin, eta Toy Dolls taldearekin egin zituzten kontzertuetan oihartzun handi lortu zuten Viva la revolucion da taldearen doinu ezagunena. Dagoeneko, 40 urteko ibilbidea egin dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button